Iritzia

Artikuluak

EGIAN EUSKARAZ

Lutxo Egiak hasitako bideari jarraitu diote Donostiako Egia auzoan: euskara hutsean bizitzeko ahalegina egin dute berrehun lagunek baino geh...

Kategoriak

2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

BA...BAI - 12. egunpasa

12 BA..BAI kide batu ginen atzo gure 12. topaketa egunean: Josune, Maria Luisa, Maribi, Ani, Marije, Juan Kruz, Mari Jose, Mari Karmen, Jon Etxebarria, Jon Gorroño, Fernan Bilbao, Fernando Garate.
Auzokoa tabernan alkartu ginen erdiak edo 12:00etan; gero Bakeder tabernara eta Arrien tabernara bidean besteak be agertuz joan ziren, dozenea osatu arte. Hori bai, tragotxoen artean kontu ugari izan zan gure artean. 
Harizpe txokora ordu biak inguruan iritsi ginen eta bazkaltzen hasi aurretik azken prestaketak egin genduzan: entsalada prestatu, ogia txikitu eta ardaua mahaira atera. Dana prest egoanean, mahaiaren inguruan Euskeraz bizi ta tinko / hango eta hemendiko / topa dagigun eta bakean / bizi gaitezen betiko abestuz emon geuntsan hasiera bazkariari: entsalada, mina piper gorriekaz, turroizko izozkia, palmeritak eta kafea.  Guzti honeri, bakoitzak gainezka geunkan umorea eta alkarregaz ondo pasatzeko gogoa gehituz, dana ondo: berbea ugari izan zan gure artean, umorea, ironia eta seriotasuna txandakatuz. Jan eta kafeak hartu bitartean bakoitzak bere ingurukoekaz ekin eutsan berbaz eta berbaroa etenbakoa eta animatua izan zan. 
Ondoren kontuak egin eta hurrengo topaketa eguneko zehaztasunak erabaki genduzan: zezeilaren/otsailaren 20an (egun horretan Berbalagunen txangoa egongo balitz 27an) Kolakañe txokoan edo Bake Leku txokoan.

Gero talde gogoeta eta elkarrizketari ekin geuntsan eta honelako kontuak erabili genduzan:
- Denda eta supermerkatuetan zerbitzari euskaldunek erosketaren kostua erderaz botatzen dabenetan, batek erabilitako estrategia: “zer?, zenbat esan dozu?….”
- Iruñan ume bati euskeraz egin eutsalako, haren amak agertu eutson esker ona kontatu eban beste batek.
- Kioskoan Berria egunkaria eskatzeagaitik edota berarekin ikusteagaitik izandako pozezko hitzak eta agurrak aipatu ebazan beste batek.
- Lutxo Egiak Bilbon izandako esperientzia (euskeraz baino ez egitea eta besterik ezean ingelesez) komentau gendun. Era guztietako erantzunak (positiboak eta negatiboak ere bai) izan  ei ebazan, baina bere asmoa jenteari euskeraz egiteko aukera emotea izan zala eta askok hori eskertu egin ei eutson; hori bakarkako esperientzia izan zala baina esperientzia kolektiboa izan beharko litzakela eta horretan eragiteko asmoa daukala be esaten eban Lutxok, bere esperientzia kontatzerakoan.  Horren harira lehenengo berbak beti euskeraz egitearen garrantzia azpimarratu zan, nahiz eta Bilbon izan; sorpresa atseginak izaten dira sarritan taldeko batek esan ebanez. 
- Sarritan kanpotarrek (oraingo etorkin berriek) bertokoek baino euskerarekiko jarrera hobea agertzen dabela be esan zan: dakiten apurra egin, iragarkiak euskeraz... Eta horren adibide konkretuak be emon ziran.
- Gure lagunartera jente gehiago gonbidatzeko posibilitatea be aipatu zan. Kasu honetan jadanik gagozanen eta barrien artean talde bi osotu beharko litzakezala komentatu zan, ostantzean egiten doguzan mahai inguru mamitsu eta atseginak izateko larregi izango ginalako. Eta esan zan baita be, ahal dala, topaketaren hasieratik danok egotea izango litzakela onena, inguruan dabiltzanek ikusi gagiezan eta zergaitik batzen garen jakin dagien.  
Seirak eta pikuan emon geuntsan amaiera gure txokoko topaketari, baina gehienok AMAMA filma ikustera joan ginen, holan gure egunpasari jarraipena emonez: filma danori gustatu jakun, urtekeran komentatu gendunez. Euskeraz be era askotako produkzio ona dago eta hori ikusteak poztu egiten gaitu eta aurrera egitera animatu.  
Gernikan, 2015eko urriaren 18an

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina