Atzo, ekainak 6, BA…BAI eta EUSPOZ lagunarteak batera
alkartu ginen; guztira 20: Jon Etxebarria, Juanita, Mikel Garmendia, Tere,
Karmelo, Mari Karmen Goiriena, Marije, Jon Enbeita, Jose Agustin, Matxalen,
Loli, Juan Kruz, Jon GorriƱo, Mari Karmen Gainza, Maribi, Ani, Jose Luis,
Josune, Mikel Arginarena eta Mari Jose.
12:00ak bueltan Auzokoako terrazan joan ginen batzen; han
alkar agurtu eta Itsas Mendi txakolin
bikaina daztatuz kontu kontari ekin geuntsan ordu bete inguruan. Gero Gernikako
plazatik egin gendun bueltatxo bat, hango hilaren lehen zapatuko merkatuaz gozatuz.
Eta ordu biak inguruan hartu gendun Omarako bidea. Benetan paraje ederra Omako
harana!!
Aldi baten auzo eskola izandako eraikineko txoko dotore eta
txukunean izan gendun bazkaria: barazki krema, bakailoa (bizkaierara eta
pil-pilean), eta postrerako gazta eta menbrillua. Hasteko zutunik eta errioxar
ardoz betetako edalontziak eskuan topa egin gendun (Euskeraz bizi ta tinko /
hango eta hemendiko / topa dagigun eta bakean / bizi gaitezen betiko) eta
jarraian lasai lasai jarri eta jateari ekin geuntsan, umore onean eta lagunarte
atseginean gure kontutxoak alkarri kontatuz.
Kafeak hartu ondoren, diru kontuak egin eta hurrengo topaketen datak ipini genduzan: EUSPOZekoak urriaren 7an eta BA…BAIkoek urriaren 17an. Gero kantuari ekin geuntsan: Pilarek bialdutako bertsoak, Jon Enbeitaren abestiak eta gure liburuxkako beste batzuk. Amaieran Jonek bere azken CDaren ale bat zozketatu euskun.
5ak aldera inguruko paraje ederra eta hango etxe dotoreak ikustera urten ginen, Tereren azalpen interesgarriek eta gure arteko berbaro gozoak hango ixiltasunari bizia emoten eutsela. Inguru baketsua da benetan be ha, baina ez abandonatua eta bertan behera itxia, ondo eta gustu handiz zainduta eta txukun dagoz hango inguruak eta.
Azkenik 7:30 inguruan emon geuntsan amaiera gure egunpasa zukutsuari, musu eta besarkaden artean alkarri zorterik onena opatuz eta hurrengoan barriro alkartzeko gogoz.
Jose Luis argazkiakAzkenik 7:30 inguruan emon geuntsan amaiera gure egunpasa zukutsuari, musu eta besarkaden artean alkarri zorterik onena opatuz eta hurrengoan barriro alkartzeko gogoz.
2015eko ekainaren 7an
ASKATASUNA,
BAKEA
Benetakotik ametserako
Lehen danak zeuri begira eta
Oroitapenak bakardadean
(Aita Balendinen heriotzean egindakoak)
Izarrak
ere negarrez ditu
BERTSOAK
Pilare Baraiazarra
1) Euskaltzale lagunok
agur bero bana,
pozik etorri gara
bagenuen afana,
harremanen giroa
bakoitzak darama,
elkarren inguruan
pena denak sana,
euskaraz mintzatuaz
gozatuz ahal dana.
2) Oroitzapen ederra
kantu eta kontu,
talde honek badu ta
dohain eta gustu,
euskalgintza bideak
markatu ta orraztu
Euskara maite eta
Aberria marraztu
Independientziak gu
askatu eta poztu.
3) EUSKARAz BIZI nahirik
sortu zenbait talde,
herri zein hirietan
koka aldez alde,
edadeko askotxo
gazteriak alde,
erderaz aritzeak
euskarari kalte,
espaƱolak al dira
egiten dut galde.
4) Trasmisioz gugana
Iritsi da altxorra,
Ondorengoei berdin
guk egin beharra,
Hizkuntza ederra da
egin barra-barra,
nortasun kontua da
aberri giharra,
gure-geurea data
bitxi eta zaharra.
5) Mahaiaren inguruan
ederra giroa,
ANIk gidatu eta
berotu gogoa,
bidea erraztuta
taldea badoa,
topa egin dezagun
gozatu tragoa,
berriro elkartzeko
bada
motiboa.
ABESTIAK
Jon Enbeita
ASKATASUNA,
BAKEA
Askatasuna omen da
gizakion bereizgarri
Portaerak ikusita
ezin da asko igarri
Diru eta botereak
bihurtu dute lokarri,
geurea nahiko ez eta
inorenaren egarri
Segurtasun aitzakian
gero hesiak ezarri
Loturak ezin lezake
askatasunik ekarri
Askatasunak behar du
errespetoa oinarri
Norbera norbere jaube
norbanako zein aberri
Arazoa konpontzeko
bakea omen da giltza
Bakerik ez den artean
ezin omen gara mintza
Bakearen aitzakian
ukatzen badugu
hitza,
iruzurrezko bake bat
arma bihurtzen gabiltza
Bakea ondorio da
bakea ez da premisa
Bakea landu behar da
bakea ez da baldintza
Bakea da justizi ta
maitasunaren emaitza
Sustrairik sartu ezean
ez da loretzen zuhaitza
AMETSAK BIZI GAITU
“Ametsak amets omen ditugu.
Ezin da bizi euren gatigu.”
Kondairan zehar “ilustratuak”
hala mintzatu zaizkigu.
Benetakotik ametserako
marra non den al dakigu?
Zer kalte egiten digu?
Zerbait amesten dugun
artean
ilusioa darigu
Usteak haina ezuste dantzan
ilusioen merkatu plazan.
Kontuan hartu zer jartzen dugun
erosketako balantzan.
Egunen baten, gure ametsak,
landare berrien gisan,
egi bihurtu daitezan,
amesten dugun egia bera
ez bedi ametsa izan.
Ametsa, gazte, ez da bekatu,
eta ez gorde edo lotsatu,
berak ez zaitzan, lagundu orde,
bakardadera bultzatu.
Aire garbiaz kutsatu dadin,
barne itxitik askatu,
bihotz hurkoan pausatu;
bik
konpartitzen duten ametsak
mundu
bat balio baitu.
Gizatasuna dugu biluzik.
Norgehiagokak ez du bihotzik.
Pausurik ezin aurrera eman
beste bat zapaldu ezik.
Mundu berri bat maite duenak,
aurkituko badu pozik,
ezin du ito ametsik.
Ametsa
ez da ihes laguna
bidaia laguna baizik
Aseen lepo eta buskentzak,
goseen azal eta saihetsak...
Egile jaunak ez ditu josi
behar bezala zumetzak.
Baiezkorako grina sor dezan
eguneroko ezetzak,
eraiki behar defentsak.
Amets
ostean ez ezkutatu,
baina ez utzi ametsak
Nor da laguna? Nor da etsaia?
Nora dihoa mundu deslaia?
Nork ez du noizbait amestu izan
justiziaren garaia?
Biblian ere sortu ziguten
“Josafat”eko zelaia,
egizko azken epaia;
lur berri baten ametsa
baita
sinesmenaren sustraia
Beti borrokan, beti jo ta su,
alperrik ote hura, ni ta zu?
Ilargia jan badizu gauak,
izarrak sobran dituzu.
Dena utopi bihurtzen bada,
esperantza bera kasu,
jaiki beharra daukazu.
Utopia ez amets bihurtu,
baina amestu ezazu.
Baina aurpegi hori alaitu,
gauak ilargi gehiago baitu.
Ez dezazula egunsentia
laino beltzetan bahitu.
Nahi zenukena amestu eta
lortzeko lehian jarraitu,
horrek berpiztuko zaitu.
Bizitza, gazte, ez da
ametsa,
baina
ametsak bizi gaitu.
GUNTZURRI ETA
SASI
Iraganeko sukalde bero
ohituren kabi epela
gaur hiru horma erdi jausiak
hotz eta hutsik sabela
Garai bateko teilatu orde
zerua dozu txapela
Lehen danak zeuri begira eta
gaur nork daki hor zarela ?
Sasiak ditu bideak itxi
zelaian pinuak jeiki
Oroitapenak bakardadean
itotzen doaz emeki
Guntzurria da bakarrik zugaz
zeure minaren erruki
berari esker hormak dituzu
gaur arte zutunik euki
GUNTZURRI ETA SASI
NAHI ETA EZIN BIZI
IRAGANAREN BIHOTZ
BAKARDADEAN HILOTZ
Agur goizeko kukurrukuak
haur jolas eta zantzoak
behien morrosak, txakur ausiak,
“aida”, “arre” eta “iso”-ak
ebakitako bedar usaina
tximiniko ke lausoak...
Zeugaz batera irentsi ditu
zeurea zendun basoak
GUNTZURRI ETA SASI........
ENE HERRIA, ZEURI
(Atzerrian
bizi diranai eskainia)
Ene
Herria, zeuri
naukazu
kantari
oroimenen artean
Bihotzaren
sari
malkoak
dantzari
bi begien atean
Arimak
iragan
gura
leukez hegan
mendi ta itsasoa
ta
dastatu zeugan
antxinako
eran
kabiaren gozoa
Egun ilun baten
bideratu ginen
itzultzeko asmotan
baina bizitzaren
kateak nabarmen
lotzen
gaitu askotan
nahiz ta zor
dautsagun
izatea lagun
herbesteko
lurrari
bihotzak
hain urrun
zu
gabe ezin iraun
gure
ama Euskadi
Agur
asaben herria
beti berria
Agur
lur sakratua
askapen
kantua
Zugan
gura geunke
atseden
amesen berora
munduko denbora
amaitu baino
lehen
AI, AI, DIRUA
AI, AI, AI DIRUA BAI
AI, AI, AI DIRUA BAI
DIRUA EZKERO UGARI,
AGUR MARI ANTONI
Dirua behar geunke jarri aldaretan
santuen ordezkari, euren lekuetan
ez bait dau inork eiten zeru ez lurretan
harek haina mirari gure egunetan
AI, AI, AI DIRUA BAI
AI, AI, AI DIRUA BAI
DIRUA EZKERO UGARI,
AGUR MARI ANTONI
Mutuak deitzen deutso, itsuak ikusten
esku bakoak dabiltz bera harrapatzen
Hamaika debotok, diruaren truke,
Jainko ta zerua salduko lituzke
AI, AI, AI DIRUA BAI
AI, AI, AI DIRUA BAI
DIRUA EZKERO UGARI,
AGUR MARI ANTONI
Prakak galduteak nori ardurako
mila pezetako bat azpian baleuko
Kakak egingo baleu diru edo urria
zulorik barik geunke pobreok ipurdia
AI, AI, AI DIRUA BAI
AI, AI, AI DIRUA BAI
DIRUA EZKERO UGARI,
AGUR MARI ANTONI
DIRUA EZKERO UGARI...
ZURI BEGIRA EZ NAGO NI
HOTZAK JO DAU AZAROAN
(Aita Balendinen heriotzean egindakoak)
Maiatzak jantzi eban lorea
hotzak jo dau
Azaroan
Aberri honen
malkoa ez da
lehortuko luzaroan
Iraupenaren txori kantari
zigor garratzen aroan
Izarrak
ere negarrez ditu
egunsentiko garoan
ikusiz zelan
heriotzeak
erruki barik
daroan.
Bake egarria, Egi gosea
eta Maitasuna gori,
gizon batengan eztitu eta
zeu zindugun gizon hori.
Etsaien esku igaro arren
mila neke ta histori,
barkatzeko prest, lanean
tinko,
askatasunaren txori,
Bihotz haundien irakatsia
emon deuskuzu danori.
Baina auzian bazan euskara
edo euskaldun lurmena,
borrokarako izango zinan
gudarietan aurrena.
Ezetza ez zan inoz entzungo
zure ahotik urtena.
Abertzaleok egin ezkero
bakotxak zure laurdena,
laster litzake, barriz,
geuretzat
aske asaben lur dena
Bihotza goruntz ihesi
guran,
begiak malkotan guri,
ilargiaren argi leunera
begira gaituzu zeuri
Hainbeste izar hori artean
bada bat garbi ta zuri.
Beheko artzaina bihurtu zara
izarretako axuri.
Herri honengan zendun fedea
arren gugana isuri.